Izen ematea Gazteak (Grande Course)

Izen-emate epea 2020ko abenduaren 11n 17:00etan irekiko da.

Lehenik, aurreinskripzio bat egin beharko da. Eta gero, onartutakoen zerrenda jakinaraziko dugu lasterkariek izen-ematea gauzatu dezaten.

Hona jarraitu beharreko urratsak:

Aurreinskripzioa: Binakako lasterketa izan arren, lasterkariek nork bere aldetik eman beharko dute alta  Grande Course web gunean eta, hori eginda, taldea osatuko dute. Izen-ematea gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Grande Courseko txartela aldez aurretik eskuratzea. Honako bideotan ikus ditzakezue aurreinskripzioa egiteko irudi lagungarriak.

Izen-ematea gauzatzeko: Antolakuntzak mail bitartez jakinaraziko die taldeei, hauek ordainketa eta izen-ematea egin dezaten.

Izen-ematearen prezioa: 35 €/ pertsona bakoitzeko. Prezioak izen-ematea, helmugako anoa bi egunetan eta amaierako bazkaria hartzen ditu barne.
Antolakuntzak izen ematearekin Ternua etxeko motxila bat oparituko du.

Izen-ematea erabat osatzeko, 2020ko otsailaren 29a baino lehen lasterkariek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte Grande Course web guneko atal pertsonalean: 2020ko federatu txartelaren kopia bat, frantziar Pirinioetan estaldura izango duena, lasterketaren momentuan indarrean egongo den osasun agiria  eta proban parte hartzeko gurasoen baimena izenpetuta.
Atal hori osatu gabe utziko duenak Luzeko Forumean aurkeztu ahal izango du dokumentazioa dortsala eskuratu baino lehen.

Garrantzitsua :
Behin izena emanda, lasterkariren batek parte hartu ezingo badu, antolakuntzak kuotaren % 80a itzuliko dio, beti ere, 2020ko otsailaren 22a bitartean eskatuko badu. Data horretatik aurrera, izen ematearen
kostua berreskuratzeko eskubide osoa galduko da.

Baina izen aldaketa 2020ko otsailaren 29a arte onartuko da.