Izen ematea B

Izen-emate epea 2019ko abenduaren 11n 17:00etan irekiko da.

Bai izen-ematea bai ordainketa,  RockTheSport gunean egingo dira. Horretarako, aldez aurretik erregistratuta egon behar da. Behin izena emanda, ordainketarekin arazoren bat izanez gero, zazpi eguneko epea izango da arazoa konpondu ahal izateko. Epe hori pasatu eta ordainketa gauzatu ez bada, toki hori beste talde bati eskainiko zaio.

Binakako lasterketa izango da eta 125 taldetara mugatuko da parte hartzea.

Izen-ematearen prezioa: 90€ pertsona bakoitzeko (70 € CVCE, Club Altitoy eta Club Peñalarako bazkideentzat). Prezioak izen-ematea, helgumako anoa-puntua bi egunetan eta amaierako bazkaria hartzen ditu barne.

Antolakuntzak izen ematearekin Ternua etxeko motxila bat oparituko du.

Izen-ematea erabat osatzeko, 2020ko otsailaren 29a baino lehen lasterkariek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte RockTheSport web guneko atal pertsonalean: frantziar Pirinioetan estaldura duen 2020ko federatu txartelaren agiria eta lasterketa egunetan indarrean izango den osasun agiria.

Lasterkariren batek ezin izango balu federatu txartela edo bideratzen ari den agiria bidali, Luzeko Forumean aurkeztu ahal izango du dortsala jaso baino lehen. 

Garrantzitsua:

Behin izena emanda, lasterkariren batek parte hartu ezingo badu, antolakuntzak kuotaren % 80a itzuliko dio, beti ere, 2020ko otsailaren 22a bitartean eskatuko badu. Data horretatik aurrera, izen ematearen kostua berreskuratzeko eskubide osoa galduko da.

Baina izen aldaketa 2020ko otsailaren 29ra arte onartuko da.