Izen ematea A (Grande Course)

Izen-emate epea 2019ko abenduaren 11n, 17:00etan irekiko da.

2020ko edizioa Grande Courseko zirkuitoan izango dela eta, izena emateko prozedura duela bi urtekoa bezalakoa izango da.

A ibilbidean parte hartuko duten korrikalariek aurreinskripzio bat egin beharko dute. Gero, onartutakoen zerrenda jakinaraziko dugu lasterkariek izen-ematea gauzatu dezaten.

Aurre-inskripzioa: Binakako lasterketa izan arren, lehenik, lasterkariek nork bere aldetik izena eman beharko du Grande Course gunean. Behin hori eginda, taldea osatu dute. Izen-ematea gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik Grande Courseko txartela eskuratzea. Honako bideotan ikus ditzakezue aurre-inskripzioa egiteko irudi lagungarriak.

Taldeen esleipena: Dortsalak zozketa bitartez esleituko dira aurre-inskripzioa abenduaren 27a arte egin dutenen artean. Parte hartzea 125 taldetan mugatuko da.

Izen-ematea gauzatzeko: Antolakuntzak mail bitartez jakinaraziko die onartutako taldeei, hauek ordainketa eta izen-ematea gauzatu dezaten.

Izen-ematearen prezioa: 98€ pertsona bakoitzeko, (70 € CVCE, Club Altitoy eta Club Peñalarako bazkideentzat). Prezioak izen-ematea,  helmugako anoa bi egunetan eta amaierako bazkaria hartzen ditu barne.

Antolakuntzak izen ematearekin Ternua etxeko motxila bat oparituko du.

Izen-ematea erabat osatzeko, 2020ko otsailaren 29a baino lehen lasterkariek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte Grande Course web guneko atal pertsonalean: frantziar Pirinioetan estaldura duen 2020ko federatu txartelaren agiria eta lasterketa egunetan indarrean izango den osasun agiria.

Atal hori osatu gabe utziko duenak Luzeko Forumean aurkeztu ahal izango du dokumentazioa dortsala eskuratu baino lehen.

Garrantzitsua :

Behin izena emanda, lasterkariren batek parte hartu ezingo balu. antolakuntzak kuotaren % 80a itzuliko dio, beti ere, 2020ko otsailaren 22a bitartean eskatuko badu. Data horretatik aurrera, izen ematearen kostua berreskuratzeko eskubide osoa galduko da.

Baina izen aldaketa 2020ko otsailaren 29ra arte onartuko da.