Hasiera

 ALTITOY-TERNUA

Pirinioetako probarik alpino eta herrikoiena

Altitoy-Ternuaren 13. edizioa 2021ko martxoaren 20 eta 21ean ospatuko da.

Gurea binakako taldetan leihatzen den lasterketa da. Bi aukera ditu. Bata, A ibilbidea, teknikoagoa, distantzia eta goratasun gogorragoekin. Besteak berriz, B ibilbideak, distantzia eta goratasun laburragoak baditu ere, mendiko eskiko sen guztia eskaintzen du.

Pirinioetan egiten den mendi eskiko probarik jendetsuena izanik, ezinbestekoa da guretzat ibilbide erakargarri eta teknikoak osatzea, ahal bezain baldintza txukunenetan eta giro hoberenean.

Beste urtetan bezala, oraingoan ere, hainbeste irrika sorrarazten duen Bigorreko Pic de Midi (2.877 m) igarobidetik pasatzen saiatuko gara.

Ea eguraldiak eta elur baldintzek mendiaren alde erakargarrienez gozatzeko parada ematen digun.
Erne ibili! Izen-emate epea 2021ko martzoaren 19an, 17:00etan irekiko da.

Zuen zain egongo gara Toy herrian, Pirinioetako mendi eskiko paradisuan.

Laster arte.