EDIZIOA 2020 ETENALDIA

Parte-hartzaile agurgarria

Antolakuntza honek aurretik bizi izan ditu lasterketa aurrera eramateko baldintza gogorrak, eta dena dela, orain arte kalitatezkko ibilbideak eskeintzea lortu izan du.

Hala ere, oraingo baldintza meteorologikoak eta datozen egunetan izango diren baldintza gogorrek, ez digute aukerarik ematen ALTITOY TERNUA lasterketaren parte hartzaileen eta bolondresen ziurtasuna bermatzeko.

Sentitzen dugu, benetan, lehengo aldiz 12 edizioetan aurtengoa bertan behera uztea.

Momentu honetan, izen ematearen itzulketa partzial bat aztertzen ari gara. Aurrerago azalduko dizuegu itzulketa modua.

Ulertuko duzuelakoan, aldez aurretik eskertzen dizuegu. Eta, aldi berean, ALTITOY TERNUA 2021erako gonbidapena luzatzen dizuegu.

Antolakuntza

ANTOLAKUNTZAREN MEZU GARRANTZITSUA

Parte hartzaile agurgarriak,

Trazatzaileek mendian topatu dituzten balditzak ikusirik, azken egunetako eguraldiaren egoera zaila eta astebururako eguraldi aurikuspenak (euria, elurra, haize bortitza), jakinarazten dizuegu antolakuntzak ez ohiko bilera egingo dugu gaur 19:00etan ALTITOY TERNUA aurrera eramango den erabakitzeko.

Antolakuntzaren erabakia bilera bukatu bezain laster helaraziko dizuegu.

Oparia

Mendiko eskia egiteko motxila, 210D poliamidazko ehun oso sendoarekin.

  • Bizkarralde ergonomikoa, dentsitate txikiko Eva foam aparrarekin eta sareta transpiragarriarekin egina
  • Sorbaldalde ergonomikoak sareta transpiragarriarekin
  • Hidratazio-hodiarentzako irteera
  • Bi patrika elastiko sorbaldakoen gainean
  • Botilak eramateko patrika handia eta desmuntagarria sorbaldakoen gainean
  • Patrika ezkutua, trantsizio-eskiak eramateko sistemarekin
  • Bularraldea lokarriz egokitzeko uhala eta segurtasun-txilibitua
  • Gerrialdeko uhalak arinak dira, eta sareta transpiragarria daukate
  • Irekiera nagusia zirkuluerdi-formakoa da, materiala erosoago eramateko
  • Pioleta eramateko sistema azkarra aurrealdean
  • Adiskideak herrestatzeko zinta sendotua
  • Kranpoiak eramatekoa alboan, erraz hartzeko sistemarekin
  • Hurbilketa-eskiak eramatekoa aurrealdean
  • Trantsizio-eskiak eramatekoa alboan
  • Motxila txikiago egiteko estutze-uhala alboan
  • Pala eramateko barne-patrika
  • Zunda eramateko barne-patrika
  • Segurtasuneko barne-patrika handia, sareta eta kremailerarekin
  • Logoaren eta markaren irudi apaingarriak