Izen ematea B

B ibilbideko izen-emate epea abenduaren 12ko 17:00etan irekiko da. Aurreko urteotan bezala, bai izen-ematea bai ordainketa, kirolprobak.com gunean egingo dira. Horretarako, aldez aurretik erregistratuta egon behar da. Behin izena emanda, ordainketarekin arazoren bat izanez gero, zazpi eguneko epea izango da arazoa konpontzeko. Epea pasatuta ordainketa gauzatu ez bada, toki hori beste talde bati eskainiko zaio.

Binakako lasterketa izango da eta 125 taldetara mugatuko da parte hartzea.

Izen-ematearen prezioa: 80pertsona bakoitzeko (55 € CVCE eta Club Altitoy-ko bazkideentzat eta 30 € junior eta kadeteek). Izen-ematearen prezioak Ternua jaka oparia, helgumako anoa eta amaierako bazkaria hartzen ditu barne.


Taila gida

Izen-ematea erabat osatzeko beharrezkoa izango da honako dokumentazioa bidaltzea :

Dokumentazio hori feliu@altitoy-ternua.com helbidera bidali beharko da 2018ko otsailaren 23a baino lehen

Lasterkariren batek ezin izango balu federatu txartela edo bideratzen ari den agiria bidali, Luzeko Forumean aurkeztu ahal izango luke dortsala jaso baino lehen. 

Bestalde, lasterkariren batek behin izena emanda, lasterketan parte hartu ezin badu, antolakuntzak kuotaren % 80a itzuliko dio lasterkariak 2018ko otsailaren 16a baino lehen eskatzen badu. Data horretatik aurrera, berreskuratzeko eskubidea galduko da.

Garrantzitsua: 2018ko otsailaren 23tik aurrera ez da bikote aldaketarik onartuko.