Izen ematea Gazteak (Grande Course)

Izen-emate epea abenduaren 12ko 17:00etan irekiko da. Lehenik, aurreinskripzio bat egin beharko da. Eta gero, onartutakoen zerrenda jakinaraziko dugu lasterkariek izen-ematea gauzatu dezaten.

Hona jarraitu beharreko urratsak:

Aurreinskripzioa: Binakako lasterketa izan arren, lasterkariek nork bere aldetik eman beharko dute alta  Grande Course web gunean eta, hori eginda, taldea osatuko dute. Izen-ematea gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Grande Courseko txartela aldez aurretik eskuratzea. Honako bideotan ikus ditzakezue aurreinskripzioa egiteko irudi lagungarriak.

Izen-ematea gauzatzeko: Antolakuntzak mail bitartez jakinaraziko die taldeei, hauek ordainketa eta izen-ematea egin dezaten.

Izen-ematearen prezioa: 30€ / pertsona. Izen-ematearen prezioak Ternua jaka oparia, helmugako anoa eta amaierako bazkaria hartzen ditu barne.


Taila gida

Izen-ematea erabat osatzeko, lasterkariek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte Grande Course web guneko atal pertsonalean: 2018ko federatu txartelaren kopia bat, frantziar Pirinioetan estaldura izango duena, lasterketaren momentuan indarrean egongo den osasun agiria  eta proban parte hartzeko gurasoen baimena izenpetuta.
Atal hori osatu gabe utziko duenak Luzeko Forumean aurkeztu ahal izango du dokumentazioa dortsala eskuratu baino lehen.

Behin izena emanda, lasterkariren batek parte hartu ezingo balu. antolakuntzak kuotaren % 80a itzuliko dio, beti ere, 2018ko otsailaren 16a bitartean eskatuko badu. Data horretatik aurrera, izen ematearen kostua berreskuratzeko eskubide osoa galduko da.

Garrantzitsua : 2018ko otsailaren 23tik aurrera ez da bikote aldaketarik onartuko.