Izen ematea A (Grande Course)

Izen-emate epea abenduaren 12ko 17:00etan irekiko da. 2018ko edizioa Grande Courseko zirkuitoan izango dela eta, izena emateko prozedura duela bi urtekoa bezalakoa izango da. A ibilbidean parte hartuko duten korrikalariek aurreinskripzio bat egin beharko dute Gero, onartutakoen zerrenda jakinaraziko dugu lasterkariek izen-ematea gauzatu dezaten.

Aurreinskripzioa: Binakako lasterketa izan arren, lasterkariek nork bere aldetik eman beharko dute alta Grande Course gunean eta, hori eginda, taldea osatu dute. Izen-ematea gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Grande Courseko txartela aldez aurretik eskuratzea. Honako bideotan ikus ditzakezue aurreinskripzioa egiteko irudi lagungarriak.

Taldeen esleipena: Dortsalak zozketa bitartez esleituko dira aurreinskripzioa abenduaren 27ra arte egin dutenen artean. Parte hartzea 125 taldetara mugatuko da.

Izen-ematea gauzatzeko: Antolakuntzak mail bitartez jakinaraziko die onartutako taldeei, hauek ordainketa eta izen-ematea gauzatu dezaten.

Izen-ematearen prezioa: 80€ / pertsona bakoitzeko, (55 € CVCE eta Club Altitoy-ko bazkideentzat). Izen-ematearen prezioak Ternua jaka oparia, helmugako anoa eta amaierako bazkaria hartzen ditu barne.

Taila gida

Izen-ematea erabat osatzeko, lasterkariek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte Grande Course web guneko atal pertsonalean: 2018ko federatu txartelaren kopia bat, frantziar Pirinioetan estaldura izango duena, eta momentuan indarrean egongo den osasun agiria.
Atal hori osatu gabe utziko duenak Luzeko Forumean aurkeztu ahal izango du dokumentazioa dortsala eskuratu baino lehen
.

Behin izena emanda, lasterkariren batek parte hartu ezingo balu. antolakuntzak kuotaren % 80a itzuliko dio, beti ere, 2018ko otsailaren 16a bitartean eskatuko badu. Data horretatik aurrera, izen ematearen kostua berreskuratzeko eskubide osoa galduko da.

Garrantzitsua : 2018ko otsailaren 23tik aurrera ez da bikote aldaketarik onartuko.