Aldaketak arautegian

Aldaketak 2016-2017 denboraldirako arautegian

2016.eko azaroaren 1etik aurrera ezarriko dira aldaketak.
Kontrako abisurik ez bada, aldaketa hauek bai nazio mailan eta baita nazioartekoan ere aplikatuko dira.

EKIPAMENDUA

4. geruza : Derrigorrezkoa izango da bizkar-zakuan gorputz enborrerako 4. geruza eramatea. Geruza horrek gutxienez 300 g pisatu beharko du. Azken unean, eguraldiaren eta lasterketaren baldintzen arabera, lasterketaren zuzendariak 4. geruza hori derrigorrezko materialetik ken dezake.

– Antolakuntzak beste pare bat eski-larru eramatera behartu dezake (laterketa luzea eta urruna denean, ihes-biderik ezean helmugaratzeko igotzea beharrezkoa denean, …)

Kaskoa : goian aipatutako datatik aurrera, kaskoek EN 12492 arautegia (eskalada eta alpinismoa) eta EN 1077 class B arautegia (pistako eskia) bete beharko dituzte.
Ezaugarri horietako kaskoa eskuratzeko zailtasuna kontuan hartuta, aurten ez da zigortuko EN1077 class B arutegia betetzen ez badu.

– Denboraldi honetatik aurrera, ISMF-ko MundukoTxapelketetan eta Munduko koparako puntuagarriak izango diren lasterketetan 3 antenako ARVA derrigorrezkoa izango da, eta jantziak horretarako propio duen barne sakelean eraman beharko da.