Izen ematea

Izen-emate epea 2016ko abenduaren 13an irekiko da, arratsaldeko 5etan. Eta bitartean tokiak agortu ez badira, 2017ko otsailaren 17a arte mantenduko da.

500 parte hartzaile onartuko dira, 125 talde A ibilbidean eta beste 125 talde B ibilbidean.

Izen-ematea 80 € pertsona bakoitzeko (CVCE edo Club Altitoy-ko bazkideek 55 €) eta 30 € junior eta kadeteek. Prezioan izen-ematea, anoa, igandeko bazkaria eta Altitoy Adrenalite 20 Ternua motxila sartzen dira.

Izen-emateak  kirolprobak.com gunean egingo dira. Horretarako, Ezinbestekoa izango da aldez aurretik web gunean erregistratua izatea. Izen-ematean edo ordainketan akatsen bat izatekotan, 7 eguneko epean konpondu ahal izango da. Konpondu ezean, epe hori pasatuta talde horren tokia itxaron zerrendako hurrengo taldeari eskainiko zaio.

Izen-ematea burututzat emateko, honako dokumentuak beharrezkoak izango dira : 

Dokumentazio hori guztia 2017ko otsailaren 18a baino lehen bidali beharko da honako helbieetako batera:

  • Postaz bitartez:
    Club Vasco Camping Elkartea 

    posta-kutxa 229 –
    20080 Donostia 
  • Posta elektroniko bitartez:
    feliu@altitoy-ternua.com 

Federazio txartela edo tramitean dagoenaren ziurtagiria bidaltzeko arazoren bat baldin bada, Forumeko harreran aurkeztu ahal izango da. Kontuz! EZINBESTEKOA dortsala jaso ahal izateko.

Izena eman eta lasterketara joateko ezintasuna izatekotan, ordainketaren % 80 itzuliko zaio 2017ko otsailaren 10a baino lehen eskatzen duenari. Hortik aurrera antolakuntzak ez du ordainketarik itzulikoa.

GARRANTZITSUA: 2017ko otsailaren 18tik aurrera ez da taldekide aldaketarik onartuko.