Arautegia

A ibilbidea:

  • A ibilbidea FFMEren arauen menpean ospatu egingo da, hementxe aurki daiteke.
  • Beharrezko materiala: arauetan ezartzen dena, bereziki: kaskoa, arva, pala, sonda, krampoiak, zintadun arnesa (1m), aseguru-mosketoia eta disipadorea -“shock-absorver via ferrata” UIAA standard 128 (Ez ahaztu zintadun arnesa, mosketoia eta disipadorea)
    Aurtengo aldaketak lasterketetan materialari dagokionez hemen aurki daitezke (frantsesez)
  • Kategoriak FFMEk zehazten dituena izango dira

 B ibilbidea:

  • Senior kategorian ez da lehiakorra izango ibilbidea.
  • FFME-ren sailkapenaren arabera, Kadete eta junior kategoriak, A ibilbidea bezala, FFME arauen menpe izango dira, hemen eskuragarri.
  • Derrigorrezko materiala: kaskoa, arva, sonda eta kranpoiak.
  • Berotzeko jantziez gain, betaurrekoak, eskularruak eta txanoa beharrezkoak izango dira.
  • B ibilbidean parte hartuko duten adingabeek, gurasoek izenpetutako baimena aurkeztu beharko dute lasterketan parte hartu ahal izateko.