Hasiera

 ALTITOY-TERNUA

Pirinioetako probarik alpino eta herrikoiena

Altitoy-Trenuaren 11. edizioa 2018ko martxoaren 03 eta 04an ospatuko da.

Gurea binakako taldetan leihatzen den lasterketa da. Bi aukera ditu. Bata, A ibilbidea, distantzia eta goratasun gogorragoekin, teknikoagoa da. Besteak berriz, B ibilbideak, distantzia eta goratasun laburragoak baditu ere, mendiko eskiko sen guztia eskaintzen du.

Pirinioetan egiten den mendi eskiko probarik jendetsuena izanik, ezinbestekoa da guretzat ibilbide erakargarri eta teknikoak osatzea, ahal bezain baldintza txukunenetan eta giro hoberenean.

Grande Courseko lasterketa gehienek bi urtean behin puntuatzen dute zirkuitoan. Eta 2018ko edizioan berriro izango da puntuagarria Altitoy-Ternuako A ibilbidea. Hortaz, lasterkari ospetsuenak ikusteko aukera izango dugu.


Beste urtetan bezala, oraingoan ere, hainbeste irrika sorrarazten duen Bigorreko Pic de Midi (2.877 m) igarobidetik pasatzen saiatuko gara.

Ea eguraldiak eta elur baldintzek mendiaren alde erakargarrienez gozatzeko parada ematen digun.
Eta menditik jaitsi eta merezitako atsedena hartuta, marka ospetsuen berrikuntzak ikusteko aukera izango dugu antolatuko dugun mendiko materialaren azokan.

Erne ibili! Izen-emate epea 2018ko abenduaren 12an, 17:00etan irekiko da.

Zuen zain egongo gara Toy herrian, Pirinioetako mendi eskiko paradisuan.

Laster arte.